'Ez dago kutxarik niretzat' antzezlana abenduaren 8an ikusgai izanen dute Zugarramurdin

'Ez dago kutxarik niretzat' antzezlana ikusgai izanen dute igande arratsaldean Zugarramurdiko Sorginen Museoan.

Sorginen Museoan izanen da Gora Gora Fest! zikloko eskualdeko azken emanaldia, igandean 17:00etan

Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta Nafarroaren Egunarekin batera, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren Gora-Gora Fest! 2024 euskarazko kultur zikloaren laugarren edizioa antolatu nahi izan du eta Nafarroa osoko 55 herritara ailegatzen ari da. Abenduaren 8an, igandean 17:00etan Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan, Ez dago kutxarik niretzat, 14 urtetik goitiko gazteendako antzerki lana taularatuko dute. Eskualdeko azken emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun