Sarako Zangoak Arin elkarteak urteko azken elkarretaratzea egin du

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 3a, 17:00

Sarako Zangoak Arin elkartekoek urteko azken elgarretaratzea egin dute. Argazkia: Ganex

Amotzeko Mendionde trinkete-jatetxean 60 bat korrikalari bildu ziren larunbatean 

Sarako Zangoak Arin elkarteak egin du aurtengo azken elkarretaratzea larunbatean bazkari eder batekin Amotzeko Mendionde trinkete-jatetxean. 60 bat korrikalari beren lagunekin baziren etorriak egun goxo baten pasatzerat, denak elkarrekin.

Jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira, izugarrizko umore onean bukatu dute beren ateraldia, euskal kantu batzuk emanez. Bulegoak denak eskertu ditu eta Jean Granet lehendakariak, abisatu zuen azkeneko elgarretaratzea egin duela lehendakari bezala, hamar urtez egin duela eta orai, gazte batek behar lukeela segida hartu. Ustez, hamar urtez bere kargua ongi eraman duela eta kide guziak, baita bulegoa ere, eskertu ditu, eman dioten laguntzarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun