Eguberriko merkatua egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 25a, 15:00

Sarako San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da Eguberriko merkatua hazilaren 23an, larunbatez egun guzian Lur Berri gelan. 20 mahai baziren eta Olhain ikastolak ere bazuen berea eta burasoek egina bertze bat. Azkeneko honetan gauza guziak beraiek eginak zituzten. Denek lan handia egin zuten eta bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat, zeren eguberriak hurbilduak baitira, baina baita helduentzat ere, denak bat bertzea bezain ederrak. Argazkiak: Ganex

Jende anitz ibili da gauza horiek ikusten eta erosten, dena aski ongi pasatu da kafe bero pixka bat edanez, goxokiekin. Buraso Elkarteak denak eskertu ditu: Herriko etxea Lur Berri gela eder hori prestatzeagatik, baita burasoak ere eta borondate onekoak. Segi horrela heldu den urtera arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun