Eguberriko Merkatua Eguberriko Merkatua iraganen da hazilaren 23an Sarako Lur Berri gelan, larunbatean goizeko bederatzietatik arratsaldeko seirak arte, San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. 18 salmahai ezarriko dituzte eta animazioak ere izanen dira: haurren bisaiak margotuko dituzte goiz eta arratsaldez, magoaren ikuskizuna ere izanen dute goizean eta arratsaldean, pottokekin itzuliak eginen dituzte, eguraldiak laguntzen badu. Bertan edatekoa eta jatekoa ere izanen dute, eta jende anitz etorri dadila, haur horien sustengatzerat.