‘Terapia’ bakarrizketa eskainiko du Lorena Arangoak azaroaren 23an Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 21a, 19:00

Lorena Arangoak 'Terapia' eskainiko du larunbat arratsaldean Urdazubiko kultur etxean.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira Ugarana elkarteak antolatutako emanaldia larunbatean 19:00etan hasiko da kultur etxean

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren baitan, azaroaren 23an, larunbatean 19:00etan Terapia ikuskizuna eskainiko du Lorena Arangoa artistak Urdazubiko kultur etxean. Ugarana elkarteak, Urdazubiko Udalaren laguntzarekin antolatutako emanaldiaren ondotik luntxa izanen dute.

Hitzik gabeko clown bakarrizketa bat da Terapia, baina hala ere hunkipenaz blaitutakoa. Emozioetan harrapatuta dagoen emakume baten istorioa kontatzeko: «Bakarrik bizitzeko gai ez denez, bizitzak bere bakardadeari aurre eginarazten dio».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun