Udazkeneko besta antolatu dute Zugarramurdiko gazteek azaroaren 23rako. Kontzertuak larunbat arratseko hamarretan hasiko dira Akelarrenean, Kuartz bikotea, Gailu taldea (berriki Fermin Muguruzaren biran Bartzelonan jo duten eta bertze hainbat musika abenturetan ibilitako Mikel, Okene eta Drake musikariek osatua) eta DJ Kulitxen eskutik.
Ogitartekoak ere eskainiko dituzte elkartean. Sartzeak egun berean salgai izanen dira 5 euroren truke, 20:00etatik aitzinera.