Tripotx bazkaria izanen dute hazilaren 24an Sarako Baratxarten

Ttipi-Ttapa 2024ko azaroaren 19a

Sarako erretretatuak 2018ko tripotx jatean.

Joan den urtean bezala, aurten ere tripotx bazkaria antolatu du Sarako herriko kontseiluak Baratxarte jatetxean, hazilaren 24an, igande eguerditan. Egun horretan meza izanen dute 10:30ean Santa Katalinako kaperan, ondotik mutxikoak Baratxarte aitzinean eta bazkaria.

Menu oparoa izanen dute: Tripotxak salda bixi-bixiarekin, garbantzoak zerri patekin, Baratxarteko aretxe saltsa eta koka. Prezioa: 32 euro, edatekorik gabe. Erreserbatzeko deitu 05 59 54 20 48 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun