Pontx pailazoaren proiektua aitzinera zihoala ikusirik, ikusgarri guzti hauek produzitzeko bere elkarte propioa sortu zuen 2020an, Horkonpontx izenarekin. Pontx pailazoaren ikusgarrien eta animazioen gibelean den elkartea da Horkonpontx. Azken honek clown/pailazo ikusgarrien produkzioa eta aurkezpenak produzitzen ditu, euskaratik eta euskaraz. Jendeari alaitasuna, umorea eta euskarazko antzerkia helaraztea du helburu, baita haurrei zuzendutako animazioan, ospitale arloko parte hartzean eta euskararen bultzatzean parte hartzea ere. Ipar Euskal Herrian ibiltzeaz gain, hego Euskal Herrian ere saioak eskaintzen ditu. Oholtza gaineko esperientzietatik haratago, zahar etxeetan ibili izan da, baita bertze ekitaldietan ere.