Sarako zenbait gaztek egindako bortizkeriak salatu ditu herriko etxeak

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 12a, 16:00

Gazteek egindako makurrak gutun baten bidez azalduko die herriko etxeak familiei.

Gutun bat igorriko zaie familia guziei eta ondoko egunetan elkarteekin bilkura bat egiteko asmoa du herriko kontseiluak

Sarako gazteria, zenbait gazte bederen, ez zaigu batere ongi ibilki azken aldian. Sarako bestetan izan ziren zenbait txarkeria, baina ez orduan bakarrik, bertze egunetan ere egin baitituzte: zuhaitz batzuk pikatu, bidetako seinaleak hautsi, igerileku aldeko komunak hautsi, baina horien denen artetik, larderia homofoboak, sexistak eta bertze dira txarrenak.

Herriko etxeak deliberatu du gutun bat igortzea familia guziei, gazteek zer txarkeria egin dituzten jakiteko. Ondoko egunetan, elkarte guziekin bilkura bat egiteko asmoa du Herriko kontseiluak, ikusteko zer egiten ahal den gazte horiekin, beharbada etxetik hasirik burasoen hitzekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun