Zugarramurdiko Sanoki ostatuan mus txapelketa antolatu dute azaroaren 10ean, igande goizean hasita. Izena eman behar da azaroaren 8a baino lehen, bikoteko 12 euro ordainduta. Bikote irabazleak 400 euroko saria izanen du eta bigarrenak 200 eurokoa.
Ostatuaz gain, musika aditzeko plaza izan nahi du Sanokik ireki zutenetik, joan den urteko maiatzaren 27an, Niko Etxarten kontzertu batekin. Orduz geroztik, Ixtaklok, Ratapunk, Xabaltx, Andoni Ollokiegi, Kilimak, Makusai, Balerdi Balerdi eta bertze zenbait talde eta musikari izan dira.