Stefan Zweig idazlearen eleberritik sortutako Amok ou le Fou de Malaise antzerkia ikusgai izanen dute Senpereko Larreko kultur gunean, larunbatean, 19:30ean hasita. Senpereko Herriko Etxeak, Senpereko Kultura eta Ondarea erakundearekin batera antolatutako emanaldirako sarrera 25 eurokoa izanen da, 20 euro sarrera murriztua.
Erreserbak: www.en-pays-basque.fr edo www.cultureetpatrimoinesenpere.fr webguneetan.
Amok
1920ko hamarkadan Indietatik itzultzean, bidaiari batek gaueko mediku bat ezagutzen du bapore batean. Amok da Zweig idazlearen luma bikainaz gozatzeko aukera, giza arimaren oinazeak, maitasun grina, eromen amorratua, laguntzeko eginbeharra aztertzeko.