Erretreta partidako ohoreak egin dizkiote Saran Beñat Zunda sukaldariari eta Argi Bideko Therese Guijarot-i

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 28a, 17:00

Beñat Zunda sukaldariak eta Argi Bideko Therese Guijarot-ek erretreta partidako ohoreak zituzten urriaren 25ean, ortziralean, Lur Berri gelan, Battite Laborde auzapezak, denei ongi etorria egin ondotik, Beñati eskerrak eman zizkion, 12 urtez herriko kantinean, sukaldari gisa, egin duen lanarengatik, baita etxean ere bere familiaren ondoan. Therese-ri ere eskerrak eman zizkion, 35 urtez, Argi Bidean egin duen lanarengatik.

Baina hemen Jean-Michel Garat eta Daniel Laplacette, lehengo Argi Bideko lehendakariek ere ohore handiak egin dizkiote Therese-ri, bere lanari esker manifestazione ainitz antolatu eta eraman baitira bururaino: Idazleen biltzarra, kontrabandisten lasterketa, Ihauteriak, ezkila dorrearen bisita, ahantzi gabe hiru eskoletako haurren margo txapelketa eta bertze.

Battite Laborde auzapezak oparia eman zion Zundari eta kontseiluko Pierre Higoyenek Guijarot-i.  Argi Bideko lehendakariek lurrezko bi pota handi ere eman zizkioten. Kontseiluko oraingo eta lehengo ordezkariak, baita laneko beraien lagunak denak hor ziren etorriak, erretreta on bat desiratzeko beraien familiekin, alaitasunean, ainitz urtez. Ondotik bazen zintzur bustitzekoa, jateko eta edateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun