[ARGAZKIAK] Sarako erretretatuek Landetara ateraldia egin dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 25a, 14:30

Sarako erretretatuek egin dute beren urteko ateraldia urriaren 23an, asteazkenean, Herriko zentro sozialak antolaturik. 40 bat lagun baziren etorriak. Ahurtin gosaldu eta joan dira Landetako Benesse-les-Dax herrian haize errota baten bisitatzerat, aldapa baten gainean. Bazterrean bista ttikia zuten, zeren lainotsu baitzen, baina errota barrena aski ederra zen dena eraberritua. Ondotik, Cagnoteko Beleslou baserri jatetxean bazkaria izan dute, aski ona, jatekoak hor berekoak, gitarrista batekin airostua eta Sarako erretretatuek ere berea egin dute, euskal kantu batzuekin. Argazkiak: Ganex

Gibelerakoan, herrirat arribatu eta azken tragoa hartu dute Herriko Etxeko Edantegian, herriko bestetako elkarteak eskainia. Izugarrizko egun goxo bat pasatu dute denek eta galdera egin dute heldu den urtean ere, berriz horrelako bat antolatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun