Ekitaldi honetan, Ana Mendiola dantzari garaikidea izan da, baita Teatro Txikia taldeko antzezleak ere, Zugarramurdiko zenbait aktorek parte hartu duten Bankua lanarekin. Hain zuzen, Xabier Susperregik berak sortutako antzezlana da, Koro Irazokiren zuzendaritzapean.
Aurkezpena hasteko, Fermin Balentziaren Maravillas abestia kantatu zuten, gero etorri zen Ana Mendiola dantzari, koreografa eta olerkariaren Kilometro hutsa emanaldia eta gero Bankua antzezlana. Azkenik, Xabier Susperregik liburuaren berri eman zuen. Bere liburuan hainbat testigantza bildu dituela adierazi zuen, «tartean Maravillas Lambertoren bi ahizpena, Pilarrena eta Josefinarena», baita Tere Villalobosen ilustrazioak, argazki historikoak era Maitane Azurmendik diseinatutako azala.
Egileak, etorkizunean ere gisa honetako lanetan segitzeko borondatea duela aipatu zuen, Mendabia, Lizarra edo Erriberriko errepresaliatuei buruzko datuak bilduz, eta «nire modura, omenaldi ttiki bat egin nahian». Izan ere, Larragan ez ezik, Nafarroa osoan «3.700 fusilatu izan ziren Nafarroa osoan, beraien izen-abizenekin».