Usoaren Besta ospatuko dute igandean Saran ere

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 18a

Zazpiak Bat dantza taldeak emanaldia eskainiko du igande arratsalden plazan.

Saran ere Usoaren Besta ospatuko dute urriaren 20an. Igandean, goiz eta arratsaldez hainbat ekitaldi izanen dira.

Igandeko egitaraua hasteko, 10:00etatik 12:00etara Keinu Gelan Ez Kexaren eta Le Petit Bordel de Moda Luixaren merkealdia izanen da. 10:30ean meza izanen dute. 11:30ean errebote partida jokatuko dute. 12:30ean Zazpiak Bat taldearekin euskal dantzak eta Txinparta erraldoien desfilea eginen dute. 13:00etan aperitifa eta bazkaria izanen dute. Herriko lau jatetxetan, Arka, Arraya, Mimosa eta Kafia jatetxetan, usoa protagonista duten menuak eskainiko dituzte, 30 eurotan.

Bazkalondoan, 16:00etan herri kirolak izanen dira plazan eta 17:00ean kontzertua elizan, Erlauntza abesbatzak alaiturik. 18:30ean, kontzertua The Six Toys taldeak alaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun