Maravillas Lambertori buruzko liburuaren aurkezpen antzeztua eginen dute Zugarramurdin igande eguerdian

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 18a, 11:00

Antzerkia, dantza garaikidea, musika eta olerkiaren bidez aurkeztuko dute Xabier Susperregiren azken liburua.

Xabier Susperregiren liburua, Ana Mendiola dantzari garaikidearen eta Teatro Txikia antzerki taldearen saioarekin aurkeztuko dute Sorginen Museoan

Kultur arloan udazken interesgarria heldu da Zugarramurdirat. Urriaren 20an, igandean 12:00etan, Xabier Susperregi idazlearen Maravillas Lamberto: Florecica de Larraga liburuaren aurkezpen antzeztua eginen dute Sorginen Museoan.

Antzerkia, dantza garaikidea, musika eta olerkiaren bidez aurkeztuko dute 1936ko gertaera lazgarriari buruzko liburua, Maravillas Lambertoren eta fusilatutako herrikideen omenez. Ekitaldi honetan, Ana Mendiola dantzari garaikidea izanen da, baita Teatro Txikia taldeko antzezleak ere, Zugarramurdiko zenbait aktorek parte hartuko duten Bankua lanarekin. Sarrera librea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun