[ARGAZKIAK] Sarako Beti Gazte elkarteak urteko azken elkarretaratzea egin du Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 15a, 12:30

Sarako Beti Gazte elkarteak egin du bere aurtengo azken elgarretatzea urriaren 12an Zugarramurdiko Azketa jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beti bezala, Anabelek eta Elenak ongi konpondu dituzte beraien jateko onekin. Izigarrizko umore onean, eskual kantu batzuk emanez eta arratsalde apalean estomaka ongi enpatua beren lekuetara sartu dira. Bulegoak denak eskertu ditu eta gomitatu ditu denak heldu den urtean eginen den biltzar nagusirat. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun