Hazparneko trinketean jokatzekoak ziren Euskal Herriko binakako esku huskako trinkete txapelketako lehen mailako bi partida jokatuko dituzte urriaren 11n, ortziralean 19:00etan hasita Sarako Pleka trinketean.
Lehen partidan, Sarako Izarrako Unai Iribarren eta Aritz Lekuona, Hazparneko Noizbait taldeko Peio Hiribarne eta Beñat Maitiaren kontra ariko dira. Bigarren partidan, berriz, Arrangoitzeko Lau-Herri taldeko Iban Telleri eta Nicolas Dufau, Armendaritzeko Denek Bat taldeko Amédée Lafitte eta Cyril Haristoiren kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!