Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketak urriaren 12an eta 13an eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 9a, 14:00

Urdazubiko kontrabandisten lasterketaren barrenean, gaueko lanak urriaren 12an eta maratoi erdia urriaren 13n eginen dituzte.

9,5 kilometroko gaueko lasterketa eginen dute urriaren 12an eta maratoi erdia urriaren 13an

Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa (UKL) urriaren 12an eta 13an eginen dute, Azkar Kirol taldeak eta Urdazubiko gazteriak antolatua, Urdazubiko Udalaren eta Mugarkiren laguntzaz. Urteroko gisan, larunbatean, urriaren 12an Gaueko Lanak izeneko 9,5 kilometroko lasterketa eginen dute, 500 metroko desnibelarekin eta biharamunean, urriaren 13an, maratoi erdia, 1.200 metroko desnibelarekin, Nafarroako Koparako baliagarria. Izena ematea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun