Literatura oinarri, bertze hainbat ekitaldi ere izanen dira: literatura obretan oinarritutako ikuskizuna, tailerrak, animazioak, idazleekin eta ilustratzaileekin topaketak, eta hitzaldiak eta topaketa profesionalak.
Haurrak dira azokaren protagonistak eta ekitaldia espresuki antolatu dute beraien beharretara egokituz. Ortziralean eskolei zuzendutako jarduerak eginen dituzte eta larunbatean familiei zuzendutakoak.
Saran kokatutako Mari Gorri Elkartea da proiektuaren sustatzailea, Sarako Herriko Etxearen, Galtzagorri Elkartearen eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin.
Joan den urteko hirugarren edizioan Euskal Herri osoko 1.400 haurrek eta gaztek parte hartu zuten.