Sarako erretretatuek Cagnotterat ateraldia eginen dute urriaren 23an

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 4a, 19:00

Landetako Cagnotte herria ezagutuko dute Sarako erretretatuek urriaren 23an.

Sarako Herriko Etxeak erretretatuen urteroko ateraldia antolatu du, urriaren 23an Cagnotterat (Landak). Autobusa 08:30ean abiatuko da igerilekuko aparkalekutik. Bidean gosaldu ondotik, gaur egun martxan den errota bat bisitatuko dute eta Cagnotteko La Ferme Belestou ostatuan bazkalduko. Herrirat itzulita arratsalde hondarreko azken trago bat hartuko dute Herriko Ostatuan.

Izen ematea Herriko Etxeko idazkaritzan (05 59 54 20 29) urriaren 16a arte (30 euro pertsonako, 45 euro bikotea). Ateraldi egunean, etxerat bila joan behar bada, galdea egin beharko da izena ematerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun