Sarako Beti Gazte elkarteak antolatu du aurtengo azken elkarretaratzea urriaren 12an, Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Menua: Sangria, sarrera hotzak eta beroak, legatza errea edo txuleta patatekin, gasna erreximentarekin, sagar tarta izotzarekin, arno beltz eta gorria eta kafea ondokoarekin.
Prezioa 38 eurokoa da, baina Sarako elkarteko karta duenak 30 eurokoa. Izena eman behar da urriaren 8a baino lehen deituz: Jeannot 05 59 54 21 34, Maite 06 31 62 90 66 edo Anita 06 28 28 08 24.