Hatsa elkarteak antolatu du Senpereko Amotzeko Larraldean gaitzeko kantaldia Pantxix Bidart gitarristarekin eta Primael Montgauzi esku soinulariarekin. Urriaren 4an, ortziralean, 19:00etan hasiko da emanaldia.
Pantxix Bidart hazpandar musikari eta kantari euskaldunak, sekulako ibilbidea darama euskal musika munduan, duela 30 urte Mister Xaguak rock taldearekin abiatuz geroztik. Primael Montgauzi okzitaniarra, bere aldetik, ongi ezaguna da. Bikote bikain honetaz ongi gozatzeko parada hor dugu.