Sartzea beltzean gaualdia antolatu du Senpereko mediatekak urriaren 3an, ortzegunean 19:00etan Larreko kultur gunean.
Gaualdi horretan, Dolores Redondo ezagutzeko edo berrezagutzeko parada izanen da, Hego Euskal Herriko eleberri beltzaren eta polizialaren idazlea, fama hartu duena Baztango trilogiarekin baita bertze eleberri batzuei esker. Gertakari hau Paueko zinema beltz eta polizia festibalaren partaidetzarekin antolatua da, baita Joan-etorria beltzean partaidearekin, 64 departamenduko liburutegiarekin eta Larrungo mediateken sarearekin ere.