[ARGAZKIAK] Leorlas auzoko bestak, giro onean joan dira Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 23a, 10:00

Giro bikainean pasa da Urdazubiko Leorlas auzoko besten bigarren edizioa asteburu honetan. Aurten  ere denborak ez die aunitz lagundu auzotarrei eta hurbildu diren bertze urdazubiarrei, baina sortu zen giro onak epeldu zuen eguna. Argazkiak: Arantxa eta Iraia

Mendi ibilaldi eder batez gozatzeko aukera izan zuten hurbildutako guztiek larunbat goizean. Mus eta pilota txapelketen finalak jokatu zituzten gero. Musean Aitor Rementegi eta Jon Ollo izan ziren garaile Mikeli Azkarraga eta Jaione Perurena ama-alabei irabazi ondotik. Pilotan, berriz, Ibai Agesta eta Luhai Juanena izan ziren garaile, Oier Elorgari eta Aitor Ariztegiri partida irabazi ondotik. Gero, denek bazkari eder batekin ospatu zituzten Leorlasko bestak. Gaua heldu bezala musika doinuak eta afariak borobildu zuten eguna. Argazkietan ikusten denez, giro ederra izan zen irailaren 20an eta 21ean Leorlasen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun