Bestak 2024

Urdazubin, Leorlas auzoko bestak prest dituzte aste hondarrerako

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 19a, 17:00

Joan den urtean ospatu zituzten lehen aldiz Leorlasko bestak.

Ortziralean mus eta pilota txapelketetako lehen partidak izanen dituzte eta larunbatean mendi ibilaldia, finalak eta bazkaria

Bigarren urtez ospatuko dituzte aurten Urdazubiko Leorlas auzoko bestak eta joan den urteko arrakasta ikusirik, egitarau zabala prestatu dute heldu den irailaren 20 eta 21erako.

Ortziralean hasita, arratsaldean,17:00etan emanen diote hasiera bestei mus eta pilota partidekin. Ondotik, zintzur bustitzea egonen da hurbildutakoentzat.

Larunbat goizean, 09:00etan, mendi ibilaldi bat eginen dute eta ondotik, 11:30ean, mus eta pilotako finalak jokatuko dituzte. 14:00etan bazkari eder batekin emanen diote segida egunari, Joxe Angelen dantzaldiarekin animaturik. Eguna borobiltzeko, iluntzean, afari pikoteo batez gozatzeko aukera izanen da, bestei behar bezalako akabera emanez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun