Thomas Kahn soul kantariak Senperen eman behar zuen kontzertua bertan behera

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 17a, 17:00

Thomas Khan soul kantariaren ahotsa aditzeko aukerarik ez dute izanen oraingoz Senperen.

Ahotseko arazoak dituela eta larunbat arratsean Larrekon eman behar zuen emanaldia gibeleratu dute

Soul Music delakoaren printze bezala ezagutua da Thomas Khan kantari ospetsua. Bere ahotsak Otis Redding edo Ben Harper gogoratzen du. Berez, irailaren 21ean, larunbatean 21:00etan Senpereko Larreko gelan kontzertua eskaintzekoa zuen, bere musikariekin batera, baina kontzertua bertan behera gelditu dela jakinarazi du Senpereko Kultura eta Ondareak. Abeslariaren ahotseko arazoengatik.

Hasiera batean, 2025eko apirilean berriz ere ekartzeko asmoa dute, baina gaur egun ez da deus finkaturik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun