Malandin Ballet Biarritzekin duen lankidetzaren baitan, Senpereko Elirale-Pantxika Telleria konpainia pozik dago, ongi etorria eginen diolakotz Kukai Dantza taldearen Euskorleans ikuskizunari. Senpereko eliza gibeleko parkean ikusten ahalko da Euskorleans kittorik, irailaren 14an, 17:00etan.
Euskorleans
Kukai Dantzak eta Euskorleans Bandak bat egin dute kale ikuskizun alai eta ibiltari hau antolatzeko. Euskal doinu eta dantza ezagunak jaso, New Orleans giroko dixie band baten doinuetara egokitu eta dantza zein musikaren plazerra herritarrekin elkarbanatzeko moldatu dituzte.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya & Luis Mari Moreno ‘Pirata’
Dantzariak: Kukai Dantza (Alain Maya, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga, Urko Mitxelena)
Musikariak: Euskorleans Band
Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez