Igandean beteranoak eta kirolariak ohoratuak
Igandean, Hazparrengo klikak airostutako mezaren ondotik, beteranoak eta kirolariak ohoratu zituzten. Hilerrian beteranoak ohoratu dituzte eta auzapezak loreak pausatu ditu. Gero, plaza airostu dute klikak eta Marinelak danborradak. Herriko Etxean, aurten nabarmendu diren kirolariak ohoratu dituzte eta aperitifa eskaini diete. Pilotan Julen eta Xan Mariluz, Unai Etcheverry, Arnaud Haroçarene, Vincent Elgart, Manex Etxeberri Pacheco, Eñaut Zozaya, Ekhi Larrañaga, Andoni Saint Martin, Joan Agesta, Mickael Laborde Lavignette, Julen Lafitte, Andde Berasategui eta Elorri eta Joana Endara. Txapeldun izan diren Sarako Izarrako neska errugbilariak, Stephane Agerre Urtxintxa eskubaloi taldeko lehendaria, Axuri Arteko Arnaud Araguas eta Baionako taldearekin errugbian Frantziako txapeldun izan den Ellouan Sage izan ziren herriko etxean. Denek izan zituzten opariak.
Igande arratsaldeko manifestazionea iragan zen aro goxoarekin, beti bezala, giganteak, auto mozorrotuak, ahate joko eta indar joko… Mundua bazen eta dena ongi pasatu zen. Aperitifa denboran, Aire Ahizpek kantaldi ederra egin zuten. Astelehenean ikastolak antolatutako bazkaria, Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria eta Bostanka kantuz izan ziren eta asteartean, Sarako Gazteriaren Eguna.
Gaur hondarreko eguna
Buruilaren 11, asteazkena dute bestetako hondarreko eguna Saran. Goizean, Sarako laborarientzat azienda lehiaketa izan dute eta Pontx pailazoaren emanaldia. Arratsaldean, berriz, 17:00etan plazan esku huska partida. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Amets Arzallus eta Haira Aizpuruarekin. 18:30ean trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Hiruri taldearekin aperitifa. 21:30ean Atzar hadi taldea. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.