Joko Berri txapelketako finalak jokatu dituzte Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 16:00

IƱaki Jauregi, Manex Etxeberri Pacheco, Denis Endara eta Ellande Alfaro, tartean epailea dutela, Joko Berri txapelketako finaleko emaitzarekin..

Maila nagusian, Ellande Alfarok eta Denis Endarak 40-34 irabazi zieten Manex Etxeberri Pachecori eta Iñaki Jauregiri

Sarako Izarra pilota elkarteak antolatutako Joko Berri txapelketako finalak jokatu zituzten igandean Sarako kiroldegiko trinketean. Maila nagusian, Ellande Alfarok eta Denis Endarak 40-34 irabazi zieten Manex Etxeberri Pachecori eta Iñaki Jauregiri, partida ikusgarri baten ondotik.

Gazte mailan, berriz, Unai Berasategik eta Eneko Marinek 40-32 irabazi zieten Kaiet Alduntzini eta Eneko Semerenak  irabazi zieten finalean.

Gazte mailako finalistak, epailearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun