Praktika numerikoetan trebatzeko ikastarok eskainiko dituzte Saran irailean eta urrian

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 31a, 10:00

Praktika numerikoetan trebatzeko gogoa dutenei eskainitako ikastaroak izanen dituzte Saran.

Izena eman daiteke irailaren 10a arte eta urririk izanen dira

Sarako Gizarte Zerbitzuek tailer digitalak eskainiko dizkie saratar guztiei irailean eta urrian urririk herriko etxean. Praktika numerikoetan trebatzeko gogoa dutenei eskainitako ikastaroak izanen dira, ordenagailu, smartphone eta tabletaren erabilera hobetzeko aukera emanez. Irailaren 10a arte eman daiteke izena, tailer batean edo gehiagotan..

Irailaren 18an eta 25ean eta urriren 2an eta 9an emanen dituzte ikastaroak, 10:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 15:30era. Izena emateko eta xehetasunentzat Sarako herriko etxera deitu behar da (05 59 54 20 28 edo 06 07 83 34 93) edo bidali mezu bat ccas.saran@gmail.com helbidera.

  • Irailaren 18an, goizean, ordenagailuan irudiak eta dokumentua altxatzen eta sailkatzen ikastiko dute eta arratsaldean, smartphonearekin dokumentuak eskneatzen eta mailez bidaltzen.
  • Irailaren 25ean, goizean, seguritate erreflexu onak ikasiko dituzte eta arratsaldea, internet bidez segurtasunez erosten eta saltzen.
  • Urriaren 2an, goizean, testu tratamenduarekin (Word/Writer) eskutitza bat idazten ikasik dute eta arratsaldean, bolumen handiko fitxategiak bidaltzen eta berreskuratzen.
  • Urriaren 9an, azkenik, kalkulu orrien programen (Excel, Calc) hastapena ikasiko dute eta arratsaldean, numerikoa osasun zerbitzuan (Doctolib).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun