Eraso matxisten kontrako elkarretaratzea eginen dute larunbatean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 30a, 11:00

Berako bestetan izandako sexu erasoa «hurbiletik» bizi izan dutela adierazi du Zugarramurdiko talde feministak, eta horrez gain, herriko bestetan «egunero eraso sexistak eta zakarkeriak» izan zirela gaitzetsi du. Hori guztia salatzeko plazara aterako dira bihar.

Erasorik ez, erantzunik gabe lelopean bihar, agorrilaren 31, 20:30ean Zugarramurdiko plazan eginen dute elkarretaratzea.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun