errugbia

Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek adiskidantzako partida jokatuko dute abuztuaren 31n

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 30a, 12:00

Sarako Izarrako gizonek adiskidantzako partida jokatuko dute larunbat arratsaldean Animainean.

Sasoi berria prestatzen ari da Sarako Izarra errugbi taldea. Abuztuaren 31n, larunbatean 15:00etan hasita Sarako Animainea zelaian, adiskidantzako partida jokatuko du gizonezkoen taldeak Landetako AS Narrossaise taldearen kontra. Ligako lehen partida, Akitania Berriko hirugarren mailan, berriz, irailaren 22an jokatuko dute etxean, ASSO taldearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun