Egun osorako egitarau zabala antolatu dute, eta bi gunetan izanen dira ekintzak.
Suharriaga parkea
- 09:00etan artisauen eta ekoizleen merkatua.
- 09:00etan Bidexketan ibilaldirako izen ematea. 5,5 kilometroko itzulia izanen da eta pertsonako bortz euro ordaindu beharko dira (5 urtetik goitikoek). Hitzordua Olhain Ikastolak antolatu du.
- 09:30ean abiatuko da Bidexketan ibilaldia.
- 09:30etik 11:30era irakurketa xokoa Sarako Mediatekak animaturik.
- 10:30etik 12:30era pottoka itzuliak egiteko aukera izanen dute haurrek Maider Jorajuriarekin.
- 11:00etan aizkolariak ariko dira: Nerea Sorondo, Xanta Souza, Ibai Telletxea eta Endika Goia.
- 12:00etatik 12:30era bertsolariak: Beratik Aitor Elexpuru eta Patxi Castillo eta Saratik Karlos Aizpurua eta Haira Aizpurua.
- 13:00etan zikiro jatea izanen da Kiki Bordak eta Sébastien Othaburuk alaiturik.
Plazan
- 10:00etan bote luze pilota partida, Sarako Izarra Pilota elkarteak antolaturik.
- 16:45ean joaldunen abiatzea.
- 17:00etan Kontrabandista ttiki (2013 eta 2018 artean sortu haurrendako lasterketa).
- 18:00etan Kontrabandisten lasterketa.
- 19:00etan sari banaketa.
- 20:00etan Pettiren kontzertua eta taloak.
Kontrabadisten lasterketari dagokionez, parte hartzaileek 8,4 kilometroko itzulia osatu beharko dute. Hala ere, lasterketa honek baditu hainbat berezitasun. Adibidez, lasterkariek galtza luze beltzekin eta atorra xuriarekin atera behar dute eta lasterketako lehen 1.500 metroetan, gizonek zortzi kiloko eta emakumeek lau kiloko zakua bizkarrean eraman behar izaten dute. Berako bidegurutzean zakua utzi eta itzulerako bidean berriz hartu behar izaten dute.
Bertzalde, Sarak inguruko herri batzuk gomitatzen ditu eta herri horiek beren bi korrikalari onenak hautatzen dituzte, beren herria ordezkatzeko. Hauek dira gomitatu herriak: Ainhoa, Azkaine, Baigorri, Ezpeleta, Donibane Garazi, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Biriatu, Bera, Elizondo, Etxalar, Hondarribia, Irun, Lesaka, Urdazubi, Luzaide, Igantzi eta Zugarramurdi.