‘Hechizo y duende’ emanaldia izanen dute abuztuaren 24an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 22a, 11:00

Flamenkoa, poesua eta musika klasikoa uztartzen dituen ikuskizuna izanen dute larunbatean Senperen.

Donostiako Musika Hamabostaldi Ibiltariaren barrenean flamenkoa, poesia eta musika klasikoa uztartzen dituen saioa izanen dute larunbat arratsean Larrekon

Donostiako Musika Hamabostaldi Ibiltariaren bederatzigarren edizioaren kari, bi ikuskizun goi mailakoak ekarri dituzte Senperera. Agorrilaren 14an Euskadiko Orkestra Sinfonikoa aditzeko aukera izan zuten eta agorrilaren 24an, larunbatean 21:00etan, Hechizo y Duende emanaldia izanen dute.

Hemen ere gaitzeko programazioa, musika klasikoa, flamenko dantza, poesia eta Federico Garcia Lorcaren omenezko proiekzioa. Prezio osoa 16 euro, 18 urtera arte 5 euro. Txartelak Euskal Herriko turismo bulegoetan eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun