Senpereko ikastolako Kattalin Elizalde kolegioak antolaturik, abuztuaren 14an artzain zakur txapelketa iragan da Sarako Animainea errugbi zelaian eta arrakasta handia izan du. Sei artzain beraien zakurrekin baziren etorriak: Irabazlea Jean Acheritogaray (Nere) izan da eta beraiekin batera Roger Jaureche (Pop), Gilles Etchegoyen (Neo), Michelle Acheritogaray (Izar), Juan Mihura (Couk) eta Franck Levilier (Saski) aritu dira lehian.
Argazkian agertzen dira, eskuinetik ezkerrerat, sei artzain zakur horiek beraien nagusiekin eta badituzte merezimenduak. Eguna finitzeko, baziren taloak eta ostatua. Dena izugarri ongi pasatu da eta antolatzailek denak eskertu nahi izan dituzte.