Herri kirol jaialdia antolatu dute larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 18:00

Larretxea anaiek eskainiko dute herri kirol erakustaldia.

Abuztuaren 24an herri kirol jaialdia izanen dute Urdazubin 19:00etatik aitzinera. Ez da izanen arratsaldeko ekitaldi bakarra. Giroa berotzeko, euskal dantzak, sagardo dastaketa eta musika ere ez baitira faltako.

Zangotzako Rocamador Dantza Taldeak eskainiko duen emanaldiaz gozatzeko aukera izanen da 18:00etan. Larretxea anaiek erakustaldia eskainiko dute segidan. 19:00etatik aurrera, harri altxatzen, aizkoran, txingekin... ariko dira. Bukatzeko, 20:30etik aurrera, sagardo dastaketa, sardina jatea eta tokiko produktuak dastatzeko aukera izanen da. Gainera, arratsaldean animaziorik eta musikarik ez da faltako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun