Giro ederra izan dute Zugarramurdiko bestetan eta ohi bezala, lezean egindako zikiro jate jendetsuarekin borobildu dituzte. Goizean goiz paratua zuten zikiroa prestatzeko hitzordua lezean eta hainbat zugarramurdiarrek parte hartu zuten prestaketan. Bestak finitu badituzte ere, abuztuaren 20an, asteartean 16:00etan dute azken hitzordua Akelarrenean: plater garbitzea eta, ondotik, lanean aritu direnendako zintzur bustitzea. Argazkiak: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.