Trebakuntza digitaleko ikastaroa eginen dute irailean eta urrian Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 18a, 11:00

Ordenagailu, smartphone eta tabletak erabiltzen ikasteko lau saio eginen dituzte Herriko Etxean

Ikasturte berriari begira, Sarako Herriak gailu digitalekin trebatzeko ikastaroa antolatu du Herriko Etxean. Lau saio eginen dituzte, irailaren 18an eta 25ean eta urriaren 2an eta 9an. Goiz eta arratsaldez izanen dira, 10:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 15:30era.

Tailerrean hainbat gai landuko dituzte, bertzeak bertze: ordenagailuan dokumentuak gordetzen eta sailkatzen, testu dokumentuak idazten, kalkulu orrien programetan hastea, smartphonearekin dokumentuak eskaneatzen eta mailez bidaltzen, Internet bidez segurtasunez erosten eta saltzen, Doctolib zerbitzua erabiltzen ikasten…

Xehetasunak ezagutzeko Herriko Etxera dei daiteke 05 59 54 20 28 edo 06 07 83 34 93 telefonoetan. Horrez gain, eskuragarri dute ccas.saran@gmail.com helbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun