Jende ainitz ibili da erakusketan.
Sarako Larrungo koloreak taldeak aurten hogei urte bete ditu antolatua dela. Eliane Eyaet dute lehendakari, eta denek beraien lanetatik aparte egiten dituzte beraien margoak. Beraz, urte guztiz bezala, Lur Berri gelan egin dute beraien udako erakusketa. Hamabi erakusle baziren, zazpi margolari eta bortz zizelkari, denek bat bertzea baino ederragokoak. Denak kontent ziren, zeren ibili baita jende ainitz. Argazkia: Ganex
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.