Hatsa elkarteak 'Hatsarte 2024' antolatu du Senpereko Larraldea etxean abuztuaren 10etik 23ra. Horren barnean, Maite Ramosen Erromanikoaren printzak akuarela erakusketa izanen da ikusgai, harria, ura eta tinta uztartzen dituenak. Horrez gain, Pantoum olerki tailerra eginen dute Josu Jimenezekin eta Hatsa elkartearen olerki-argazki diaporama ikusgai egonen da egunero 17:00etan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.