Donostiako Musika Hamabostaldi Ibiltariaren bederatzigarren edizioaren kari, bi ikuskizun goi mailakoak izanen dituzte aurten ere Larreko kulturgunean. Agorrilaren 14an, asteaztenean 20:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak musika klasikoen eta profanoen arteko programa berezia eskainiko du: Aita Donostia, John Williams, Frederic Chiasson, Da Costa eta Van Beethoven handiaren piezak joko dituzte. Prezio osoa 24 euro, 18 urtera artekoek 5 euro.
Agorrilaren 24an, larunbatean 21:00etan, Hechizo y Duende emanaldia, hemen ere gaitzeko programazioa, musika klasikoa, flamenko dantza, poesia eta Frederico Garcia Lorcaren omenezko proiekzioa. Prezio osoa 16 euro, 18 urtera arte 5 euro.
Erreserbak egin daitezke, Euskal Herriko Turismo bulegoetan edo www.en-paysbasque.fr.