Sara Rugby Touch larunbatean eginen dute Animainean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 1a, 14:00

Agorrilaren 3an eginen dute Sara Rugby Touch lehiaketa Animainean.

Bortz jokalari bortz jokalariren kontra jokatuko dute lehiaketa

Sarako Rugby Touch agorrileko lehen larunbatean eginen dute Animaineko errugbi zelaian, Sarako Izarra errugbi taldeak antolatua.

Bortz jokalari bortz jokalariren kontrako partidak izanen dira. Agorrilaren 3an, larunbatean 10:30ean eginen dute elkarretaratzea. 11:30ean hasiko da errugbi txapelketa eta ostatua eta taloak ere izanen dituzte Animainean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun