Hortaz, gertaera historiko hori gogoratu ondotik, zikiroa eta musika izanen dute. Abuztuaren 10ean, larunbatean 10:00etan, artisautza azoka eta haurrendako jokoak izanen dituzte. 12:00etan burdin mineralez kargatuta datozen idiak ailegatuko dira. Burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia izanen dute eta 14:30ean herri bazkaria, zikiro-jatea. 17:00etan kontzertuak izanen dira Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearekin eta Jean Luis Bergara abeslariarekin.