Sarako leizeko gaina ateraldia eginen dute agorrilaren 9an, ortziralean 09:00etan hasita, CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteko aditua den Imanol Amestoyk gidaturik. Ekitaldi hau urririk izanen da, baina lekuak mugatuak direnez, aitzinetik izena eman behar da.
Naturan diren elementuen behatzera, ulertzera eta gure bazterren sekretua zilatzera eramanen gaitu Amestoyk, lekuaren eraketa eta bere bilakaera natural edo artifizialak ulertzeko gure arbasoek utzitako aztarnen bidez.
Abiatzea Sarako leizeen goiko aparkalekutik eginen dute ortziralean 09:00etan, mendizale ertainei zuzendutako txangoa. Parte hartzaileen arabera, frantsesez edo euskaraz eginen dute.