Pilotaren Unibertsoa eta patata tortilla lehiaketa izanen dituzte larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 25a, 15:00

Eskuz, paletaz eta zesta puntaz pilota partida jokatuko dituzte larunbatean Urdazubiko pilotalekuan.

Joan den larunbateko Ikaburuko leizeen egunarekin hasiera eman zitzaion urtero Urdazubiko herriko etxeak antolatzen duen udako agenda zabalari. Uztailaren 20an giro onean ospaturiko leizeen eguna eta gero etorriko dira bertze hainbat ekitaldi ere. Horren barnean dugu, pilotaren unibertsoa. Hainbat pilota modalitate ikusteko aukera izanen dute uztailaren 27an, Urdazubiko frontoian.

Larunbatean 19:00etan hasita, esku pilota, paleta eta zesta punta erakustaldiak eginen dituzte.

Patata tortilla txapelketa gero

Gero, herriko sukaldari finen erakustaldia izanen da, urteroko patata tortilla txapelketa eginen baita. 19:00etatik 19:30era tortillen aurkezpena eginen dute. Urteroko gisan, 20:30ean epaimahaiak hiru modalitate sarituko ditu lehiaketan: patata tortilla tradizionala, estilo librekoa eta profesionalek egindakoa. Denak aski goxoak izaten dira eta horien dastatzeko aukera izanen da gero.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun