Gauenara edo saguzarrei eskainitako gaualdi berezia antolatu dute uztailaren 26an Sarako leizeetan. 19:30ean gauenaren aurkezpena eginen dute Peio Cornu adituaren eskutik. Hitzaldia frantsesez emanen du. Ondotik, gauenarak entzun eta behatuko dituzte Sarako Leizeetan eta Michelle eta Helmut Potzschek sortutako 3D dokumental bat ikusteko aukera ere izanen da. Gaualdia urririk eta denei idekia da, baina leku mugatuak daudenez izena ematea beharrezkoa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.