Sarako Rugby Touch agorrileko lehen larunbatean eginen dute Animaineko errugbi zelaian, Sarako Izarra errugbi taldeak antolatua. Izena uztailaren 28a baino lehen egin behar da 06 65 48 05 37 telefonoan edo Sarako Izarra errugbi taldearen Instagram kontuan.
Bortz jokalari bortz jokalariren kontrako partidak izanen dira (gehienez hamaika jokalarik eman dezakete izena talde bakoitzeko). Jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Izena ematerakoan taldearen izena eta kolorea jakinarazi behar da.
Agorrilaren 3an, larunbatean 10:30ean eginen dute elkarretaratzea. 11:30ean hasiko da errugbi txapelketa eta ostatua eta taloak ere izanen dituzte Animainean.