Urdazubiko Ikaburuko Lezearen Eguna ospatu dute uztailaren 20an. Larunbatean, egun osoan hainbat ekitaldi izan ziren hamargarren edizio honetan, familia guztiarendako jarduera ugariekin. Edizio honetan Montes Solidarios elkartearen laguntzarekin lezera bisita berezia izan dute, mugikortasun urriko jendearendako irisgarritasuna aldarrikatuz. Argazkiak: Alicia del Castillo
Aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatzera eta antolatzera bideratutako irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da Montes Solidarios. Oraingo honetan, aniztasun funtzionala duten bi lagunek bisitatu dute lezea eta horretarako, Joëlette aulkia erabili dute, hau da, gurpil bakarreko lur orotako aulkia, mugikortasun urriko edonori naturan ibilaldiak praktikatzeko aukera ematen diona eta norabide-barra, hau atletismoko bastoi baten antzekoa da eta ezinbertzeko mugikortasuna ahalbidetzen du ikusmen murriztua duten edo itusi diren pertsonentzat.
Ohi bezala, historiaurreko bizitza-tekniken erakustaldia (sua egitea, jaurtiketak…) eta tailerra egin du Iñaki Libano, Edestiaurre Arkeologia Elkarteko presidenteak. Artisau azoka ere izan da eta eguerdian lezearen bisita berezia Montes Solidarios erakundearekin. Larunbat arratsaldean artisau produktuz betetako saski baten zozketa egin dute eta magia ikuskizuna, Javi eta Ankarekin.