Saguzarrak ezagutzeko gaualdia antolatu dute uztailaren 26an Sarako lezeetan

Saguzarrak ezagutzeko eta behatzeko aukera izanen dute ortzirale arratsean Sarako leizeetan.

Gauenararen nazioarteko gauaren karietarat, gaualdi berezi bat antolatu dute uztailaren 26an, ortziralean, 19:30ean hasita, Sarako lezeetan, saguzarrak ezagutzeko eta behatzeko. Peio Cornu (Conservatoire d'Espaces Naturels de Nouvelle-Aguitaine) da antolatzailea eta urririk izanen da, izena emanez (leku mugatuak).

19:30ean gauenaren aurkezpena eginen dute, Peio Cornu adituaren eskutik, frantsesez. Ondotik, gauenarak entzun eta behatuko dituzte Sarako leizeetan. Aurtengo berritasun bezala, gero, Michelle eta Helmut Potzsch-ek sortutako 30 minutuko 3D dokumentala ikusteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun